Aske geratu da Asier Tapia, 'Haika-Segi auzian' zigortutakoa

Erredakzioa
Donostia
2013ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Haika-Segi auzian zigortuta zegoen Asier Tapia donostiarra, baina aske geratu da, Topatu.info webguneak jakinarazi duenez. Tapia 2007an atxilotu zuten, Biriatun (Lapurdi), eta, Espainiako Justiziaren euroagindu bat dela eta, Espainiaratu egin zuten. Azkenaldian, Huelvako espetxean egon da preso. 2004an zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Tapia ez zen azaldu epaiketan, eta 2005ean ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.