Aske gelditu da Xabier Sagardoi euskal presoa, sei urteko zigorra bete ondoren
IRUÑEA. Xabier Sagardoi Barañaingo (Nafarroa) euskal presoa espetxetik irten da, sei urteko zigorra osorik beteta. Segiko kide izatea leporatuta atxilotu zuten 2008an, eta, zigorra berretsita, 2013an atxilotu zuten. Bera eta Luis Goñi espetxeratzea eragozteko, 2013an herri harresia egin zuten Iruñean. Hirugarren gradua lortu zuen otsailean, eta martxoan asteburuko baimena ere eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu