EUSKAL PRESOAK

Aske gelditu da Oihan Barandalla Goñi euskal presoa

Gaur goizean atera da Lannemezango espetxetik. Hamahiru urte egin ditu preso.

Oihan Barandalla, gaur, espetxetik atera berritan, senide eta lagunez inguratuta. ETXERAT
maddi ane txoperena iribarren
2021eko martxoaren 12a
13:10
Entzun

Kazeta.eus atariak jakinarazi duenez, gaur goizean atera da Lannemezango espetxetik (Okzitania) Oihan Barandalla Goñi Etxarri-Aranazko presoa (Nafarroa).

2007an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Cahorsen (Okzitania), Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi eta Ander Mujikarekin batera, eta hemezortzi urteko zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak, ETAko kide izatea leporatuta. Hamahiru urte egin ditu kartzelan, azkenean. Aske utzi ondotik, Frantziako Estatutik kanporatu dute, Kazeta.eus-ek berri eman duenez.

Barandalla askatzearekin, guztira 220 dira Espainiako eta Frantziako kartzeletan dauden euskal presoak. Aste honetan bi hurbilketa gauzatu ditu Espainiako Estatuak: Maite Pedrosa eta Eider Perez Zuerako espetxera mugitu dituzte (Espainia, 245 kilometro), iragarria zuten gisan. Baliteke gaur iragarpen gehiago egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.