Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da aske Juan Mari Etxabarri euskal preso iruindarra. 1998an atxilotu zuten, eta 23 urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea egotzita. Gaur goizean atera da Sevillako espetxetik (Andaluzia, Espainia), eta senide eta lagunek harrera egin diote atarian.
Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, epaitegi batek erredentzioak onartuta atera da kartzelatik.