EUSKAL PRESOAK

Aske gelditu da Izaskun Lesaka euskal presoa

Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri zion martxoan presoa askatzeko erabakiari, baina auzitegiak kontuan hartu zuen ETAk bere burua desegin zuela. Espainiaratu ondotik utzi dute libre.

Izaskun Lesaka, gaur. BERRIA
2022ko ekainaren 13a
17:22
Entzun

Espetxean hamar urte egin ondotik, libre gelditu da Izaskun Lesaka Burlatako euskal presoa (Nafarroa). Reauko espetxean zeukaten, Frantzian (925 kilometro) eta, herrialde horretan bizitzeko debekua ezarri diotenez, Espainiaratu ondotik utzi dute libre, Barajasko aireportuan.

Presoaren abokatuek eman zuten hura askatzeko erabakiaren berri, joan den maiatzean. Lesaka 2012. urtean atxilotu zuten, Maconen (Frantzia), hots, ETAk bere jarduera armatua bertan behera utzi eta urtebetera, eta hori kontuan hartu zuen martxoan Kondenak Aplikatzeko Parisko Epaitegiak: hala, onartu egin zuen Lesakak baldintzapean aske geratzeko egindako eskaera. Epaitegiak aintzat hartu zuen Euskal Herriko testuinguru politikoa aldatu izana, eta adierazi zuen «bake prozesua zalantzan ezartzeak» ez zuela «zentzurik». Prokuradoreak helegitea jarri zion erabakiari, baina auzitegiak aske uztea erabaki zuen azkenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.