Zigorra osorik beteta irten da espetxetik Iñaki Beaumont iruindarra, gaur goizean. 08:30ak aldera utzi du Soriako kartzela (Espainia), eta kanpoan zituen zain senide eta lagunak. 19 urte egin ditu preso.
Beaumont iaz gerturatu zuten Alboloteko espetxetik (Granada, Espainia) Soriara.