Igor Suberbiola euskal presoa aske gelditu da gaur goizean. Mont-de-Marsanen (Okzitania) egin ditu azken urteak preso, eta, handik aterata, kartzelaren atarian egin diote harrera senide eta lagunek.
Guztira hamahiru urte egin ditu espetxean preso donostiarrak, 2008an Bordelen atxilotu zutenetik (Frantzia). 2018an hurbildu zuten Mont-de-Marsango espetxera, Arlesetik (Frantzia, 750 kilometro).