Aske dira Iruñean atxilotutako bi lagunak

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu zituen atzo goizean Iruñean, Jardun koordinakundearen barneko Aske antolakundeak jakinarazi duenez. Handik ordu gutxira gehitu zuen aske utzi zituztela biak. Atxilotuetako bat Jarduneko kidea dela eta, haren egoeraren berri ere eman zuen. Azaldu zuenez, komisarian deklaratu ostean aske utzi zuten, baina «gorroto delitua» egotzita.

Askek hilaren 12an «indar errepresiboen» kontra Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako mobilizazioen harira egin zituen Espainiako Poliziak atxiloketak, antolakundeak azaldu duenez. Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Iruñeko Nabarreria plazan, atxiloketak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.