Irudia. Hernani
Aske da Zabaleta, 29 urteren ondoren
Jose Jabier Zabaleta Baldo euskal presoa (EPPK) atzo atera zen libre Zuerako (Zaragoza, Espainia) kartzelatik, espetxean 29 urte egin ostean, eta arratsaldeko lehen orduan harrera bat egin zioten Hernani jaioterrian (Gipuzkoa). 1990ean atxilotu zuten, Lapurdin, ETArekin lotuta. Zortzi urteko zigorra jaso zuen Frantzian, eta, gero, Espainiaratu egin zuten. Auzitegi Nazionalak hainbat kondena ezarri zizkion. Orain EPPK-ko 252 kide daude: bost lagun baino ez daude Euskal Herrian, 208 Espainiako Estatuan eta 39 Frantziakoan. Horiez gain, beste hamar euskal preso daude. Argazkian, Zabaleta, atzo, Hernanira iritsi berritan; jende asko zuen zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu