Askatasunak Gilen Goiti sustengatzera deitu du astelehenerako

Baionako epaitegian epaituko dute gaztea, 13:30ean, Baionako jaietako gertakari batzuen karietara

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Askatasunak «mobilizatzera» deitu du datorren astelehenean 13:30era, Baionako epaitegian. Gilen Goiti gazteak bertan epaiketa izango du. Egozten zaiona Baionako festetako azken egunean gertatu zen. Egun hartan, Iruñeko alkatea eta Baionakoa oinez zebiltzan karriketan zehar. Emili Martin Askatasunako kidearen hitzetan, ber orduan torturaren aurkako elkarretaratze bat antolatua zen. «Bi alkateek ibilbidea hasi zutenean, elkarretaratzeko jendeak gibeletik segitu zien», baina «polizia uniformedunak etorri ziren, eta probokazio, mehatxu eta irainek giroa pozoitu zuten», adierazi du Martinek. Haren hitzetan, «horrez gain polizia zirela identifikatu gabe txuri ta gorriz jantziatako pertsonak ere sartu ziren». Gertakari denboran «Goiti gaztea bortizki kolpatu, lurrera bota, lepotik atxiki eta atxilotu zuten». «Bere babestera etorri zen hamazazpi urteko Unai Arkauz gazteak ere tratu berdina jaso zuen» eta biak atxilo eraman zituzten.

Goiti gaztea 2009an jada atxilotu eta espetxeratu zuten beste hiru gazterekin batera. Iragan ekainean epaitu zuten, Xan Beyrie-rekin eta hiru urteko kartzela zigorra jaso zuen. Bat fermu eta bi baldintzapeko kartzela. Martinek salatu du «bere aurkako jazarpena» eta «berriz espetxeratzeko» duen arriskua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.