Asironek ulertzen ditu Erorien Monumentuaren akordioari eginiko kritikak, eta kontsentsua espero du aurrerantzean

Eraikinaren sinbolismoa iraultzea iruditzen zaio premiazkoena, «frankismoa goratzen duelako».

Erorien Monumentuaren aurkako protesta bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Erorien Monumentuaren aurkako protesta bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko azaroaren 21a
16:50
Entzun

Joseba Asiron Iruñeko alkateak begi onez hartu du Erorien Monumentuari buruz EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNk egin duten akordioa. Monumentuari beste esanahi bat ematea hitzartu dute. Zurekin Nafarroa, baina, monumentua eraistearen aldekoa da, eta gainera udal gobernuan dago. Atzo txarretsi egin zuen erabaki hori alderdi morea aintzat eduki gabe hartu izana. Asironek ulergarritzat jo du kritika. Monumentuari buruzko ideien lehiaketa bat irekiko da, eta espero du hor «kontsentsua» lortzea.

Asironek txalotu egin du Erorien Monumentuari dagokionez «desblokeo politikoa» iritsi izana. Azaldu duenez, behin akordio politikoa lortu eta gero, Nafarroako Parlamentuari dagokio «lege markoa» ezartzea, eta gero ideia lehiaketaren txanda izango da. Hor izango dute eragileek ideiak proposatzeko aukera.

Asironek espero du memoria lantzen duten elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin biltzea, eta uste du premiazkoena dela eraikinaren sinbolismoa iraultzea, «frankismoa goratzen duelako».

Egokia iruditu zaio etorkizuneko memoria historikoko eraikinari Maravillas Lamberto deitzea ere. «Indarkeria faxistaren biktima bat izan zen, eta ikonografia hori irauli behar baldin badugu, ez zait izen hoberik bururatzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.