Atzo onartu zuen Frantziako Asanbleak asiloari eta immigrazioari buruzko lege proiektua. Gehiengoaren onarpena izan du: aldeko 100 boto, eta aurkako 25.
Lege berriaren helburuetako bat da «azkartzea» asilo eskaeraren prozesua. Eta beraz, «paperik gabeko» migratzaileak azkarrago kanporatzea. Gainera, atxikitze zentroetan giltzapetutako migratzaileak 90 egunez eduki ahalko dituzte, orain artekoaren bikoitza. Legeak eskubideak urratzen dituela salatu dute migratzaileen elkarteek.
Asiloari buruzko lege proiektua, onartuta Frantzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu