Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Asier Oiartzabal euskal presoa Lannemezango espetxetik (Okzitania, 330 kilometrora) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu dute. Oiartzabal 2001eko irailaren 27an atxilotu zuten Akizen (Okzitania), eta ordutik preso dago. Andoaindarrak (Gipuzkoa) Saint Maureko espetxean (Frantzia, 680 kilometrora) bete zuen zigorraren zati bat, baina 2018ko ekainean lekualdatu zuten Lannemezanera. Egun, espetxe hartan bederatzi euskal preso daude.
Euskal presoak
Asier Oiartzabal euskal presoa Lannemezandik Martutenera lekualdatu dute
Oiartzabalek 22 urte daramatza espetxean.
![Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU](https://www.berria.eus/uploads/s1/13/27/00/jarraia233812.jpeg)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu