Kolonbia

Asier Huegun eta beste sei turista bilatzeko operazioan, ELNko gerrillari bat hil du Kolonbiako Armadak

ELNk atzo egindako oharrari muzin eginez, Kolonbiako Armadak talde gerrillari horren aurkako operazio zabalarekin aurrera segitzen du; hain zuzen ere, "bahitutako turista atzerritarrak askatzea helburu duen erasoan" ELNko kide bat eta gerrillarien bi base mendean hartu dituztela jakinarazi dute Kolonbiako iturri militarrek. Asier Huegun Etxeberria donostiarra da ELNren esku dagoen atzerritarretako bat. Talde gerrillariak atzo adierazi zuenez, atzerritarrak ez daude bahituta "erretenituta" baizik.

2003ko urriaren 14a
17:16
Entzun
Halaber, Kolonbiako Armadaren operazioak aurrera jarraitzen badu, atzerritarren bizia "arriskuan" egon daitekeela ohartarazi du ELNk. "Alvaro Uribe presidentearen garaipen gogoek eta bere politika zuzena dela aldarrikatu beharrak amaiera txarra eman diezaioke honi guztiari, guk holakorik inola ere nahi ez dugun arren", adierazi zuen atzo Ramiro Vargas ELNko buruak Habanako Radio Progreso Alternativa irratian egin zioten elkarrizketan. Hain zuzen ere, "atzerritarrak indarrez erreskatatzeko ahalegina egiten" segitzen badu, Kolonbiako Armadaren eta ELNren arteko enfrentamendu larria gertatuko dela azpimarratu zuen Vargasek.

Asier Huegun Etxeberria 29 urteko donostiarra eta beste sei atzerritar joan den irailaren 12tik daude ELN gerrillaren esku. Haiek askatzeko baldintza gisa nazioarteko komunitateari Sierra Nevada eskualdeko "krisi humanitario larria"erakusteko aukera izatea jarri du ELNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.