Asensiok aitortu du Zubietan akatsak daudela, GuraSOSen arabera

Diputatuak esan du Toxico Watchek kaleratutako txostena «manipulazio politikoa» dela

Asensiok 2019an Zubietara egindako bisita bat. GORKA RUBIO/ FOKU.
jone arruabarrena
2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
GuraSOSek salatu du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak badakiela Zubietako erraustegiak «iragazgaiztasun» arazoak dituela.

GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren azken barne batzarrean eman zuen horren berri Asensiok, GuraSOSen arabera. Azaldu dute «iturri fidagarrien bidez» jakin ahal izan dutela informazio hori, eta Asensiok batzar horretan adierazi zuela bi puntutan zeuzkala erraustegiak arazoak. Batetik, «errausketa egiten den eremuaren aurretik dagoen putzuan» egongo litzateke hermetikotasun arazo hori, eta, bestetik, «biolehorketarako plantaren hegoaldean».

Ikusi gehiago:«Dioxinek hainbat hamarkada iraun dezakete sedimentuetan»

Asensiok, bestalde, atzo adierazi zuen «GuraSOS, EH Bildu eta halako taldeek erabili ohi duten manipulazio politikoa» dela Toxico Watchek Zubietako kutsadurari buruz ateratako txostena, eta azaldu zuen dioxinak «Europako araudiak ezarritako mugaren azpitik» daudela erraustegi inguruan. GHK-k, berriz, salatu du komunikabideak «informazio faltsua» ematen ari direla, baina aitortu du baimena eskatu duela «plantaren azpitik doan sakoneko drainaren irteeran segurtasun sistema bat» jartzeko: «Etorkizunean beharrezkoa izanez gero, plantaren azpian biltzen den lurpeko ur emaria Añarbeko ur beltzen sarera eramateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.