90 beltzean,
ia-ia ilbeltzean,
etxera uda ekarri nuen
mundura sortzean.
Katuka zutik jartzean
lehen urtebetetzean
Parotek ere urte bat bete
zuen espetxean.
Joan nintzen ikastolara
lehenik ta behin Hendaiara,
bertan ze pozik jolasten nintzen
esaten zaila da,
ta amaitu zenean jada
nere haurtzaro bolada
Ionek kartzelan kunplitu zuen
lehen hamarkada.
Ikastola bat txiki da
joan naiz handitik handira
Gasteizko letren fakultatean
emanez segida,
alde egin dut urrutira
San Petersburgo hirira,
ta Ion kartzelan sartu zutela
hogei urte dira.
Zer da 32,
bizitza bat, bizitza bi
azkenerako krisketa kendu zaio ateari,
Nahiz ta dena ez den argi,
ta zalantzaz naizen ari,
ea etxea senti dezaken
ilunpeko kabi.
ARZALLUSEN BERTSOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu