Artolazabalek migrazioaren arloko eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari

Sailburuaren arabera, «pertsonentzako proiektuak» eta gizarte politikak garatu eta aplikatzeko behar dute eskumena. Gaineratu du «ezinbestekoa» dela Atzerritarren Araudia onartzea.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlarizako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Oihane Puertas ONA
2021eko irailaren 17a
12:35
Entzun

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlarizako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloko eskumena Jaurlaritzari transferitzeko eskatu du gaur, Berrizko Olakueta Etxean: «Espainiako Gobernuari berriro erreklamatzeko unea da, burokrazietan ez galtzeko eta migrazioaren arloko eskumena guri helarazteko». Gaineratu du Eusko Jaurlaritza «aitzindaria» dela iragaitzazko migratzaileen arretan.

Sailburuaren arabera, transferentziarekin «bakarrik» garatu eta aplikatu ahal izango dituzte «pertsonentzako proiektuak» eta gizarte politikak.

Eskumenaz gain, Espainiako Gobernuari eskatu dio «duela zenbait hilabete» egin zuten oinarrizko testu bat onartzeko. Horretan, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari egindako ekarpenak jaso zituzten. Testuaren balorazio «oso egokia» nabarmendu du Artolazabalek, eta adierazi du «ezinbestekoa» dela Atzerritarren Araudia onartzea, «ehunka gazte lan munduan sartzeko eta bazterketatik edo egoera irregularretatik urruntzeko».

Olakueta Etxearen moduko zentroen garrantziaz ere aritu da. Izan ere, igaroan doazen «pertsona zaurgarrienak» bizi dira bertan. Sailburuaren arabera, bakarrik edo seme-alabekin bidaiatzen duten «emakume askorentzat babesleku» dira horrelako lekuak, baita «familia ugaria diren ama eta aita askorentzat aterpe» ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.