Artolazabalek «lankidetza» eskaini die biktimei

2021eko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren ordezkaritza batek, buru zeuzkalarik Jose Luis de la Cuesta presidentea eta Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburua, batzar bat egin zuen atzo Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearekin. Bileran, dokumentu bat eman zioten Subijanari, biktimen alorreko politika publikoen «oinarri inspiratzailea» dena. Artolazabalek «lankidetza leiala» hitzeman die biktimei: «Biktimak lehentasunezkoak dira gobernu honentzat eta niretzat».Era berean, haien «erresilientzia eta eskuzabaltasuna» aitortu du, eta goraipatu biktimek erakutsitako «jarrera konstruktiboa, indarkeriaren erabateko deslegitimazioarekin eta guztion eta guztiontzako etorkizuna eraikitzearekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.