Artolazabalek esan du polizia guztiek ez zutela torturatu

2022ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuari elkarrizketa egin zioten atzo Onda Cero irratian. Berriki «estatuko segurtasun indar eta kidegoetako kideek» jasandako «bidegabekeriari» buruz aurkeztu duten txostenaz galdetu zioten, eta Artolazabalek erantzun zuen asmoa ez dela guardia zibilek edo Espainiako poliziek egindako «indarkeriak justifikatu edo babestea». Honela adierazi zuen, hitzez hitz: «Estatuko segurtasun indarretako kide guztiak ez ziren torturatzaileak izan, eta euskal herritar guztiak ez ginen eraile izan». Gehitu zuenez, poliziek jasandako «sufrimendua bidegabea» izan zen: «357 pertsona erail zituzten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.