Klima aldaketa

 Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean

1980an, 7,6 milioi kilometro koadro zeuden Artikoan; 2019an, berriz, 4,1. Horrez gain, izotz geruza gero eta meharragoa da, eta neguan azkarrago urtzen da. 

Ortzadarra Artikoan. EFE
2020ko uztailaren 14a
13:02
Entzun

Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean. Hala jakinarazi du Errusiako Rosgidroment hidrometeorologia agentziako zerbitzuburu Igor Shumakovek. «2007an, Artikoko izotz geruzaren zabalera minimo historikora heldu zen: 4,19 milioi metro koadrora», nabarmendu du Shumakovek.

Hala, azken urtetako datuak ere eman ditu. 2012an, 3,35 milioi kilometro koadro izotz zeuden, eta 2019an, berriz, 4,1 milioi kilometro koadro. 1980ko datuekin alderatuta, erdia da hori. Izan ere, 1980an, 7,6 milioi kilometro koadro izotz zeuden, eta  1983an, berriz, 7,28. Shumakovek nabarmendu du, gainera, urtetik urtera izotz geruza gero eta meharragoa dela eta Errusia iparraldeko itsasoetako bankisa ia desagertu egin dela. 

«Neguan, urtaroari dagokion izotz geruza lodi batez estaltzen da Ipar Itsasoa, baina izotza eratzen eta desagertzen den denbora aldatu egin da. Gaur egun, urrian eta azaroan sortzen da, eta maiatzean urtzen da. Hori, batez ere, Txukotkako itsasoan nabaritzen da», azpimarratu du. Zientzialarien arabera, klima aldaketak batez ere Artikoan du eragina, eskualde horretan batezbesteko globala baino lau aldiz azkarrago igotzen baita tenperatura.

Espedizioak egiteko zailtasuna

Izotzaren urtzeak bertzeak bertze Ipar Polorako espedizio tradizionalak egiteko zailtasuna sortzen duela nabarmendu du Roman Vilfande Rosgidroment hidrometeorologia agentziako ikerketa arduradunak. «Gaur egungo baldintzetan, ezinezkoa da iceberg bat aurkitzea», nabarmendu du Vilfrandek. Nabarmendu du icebergek apurtzeko arrisku handia dutela eta, ondorioz, arriskutsua dela espedizioak egitea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.