'ARROSAKO ZOLAN'

2014ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herria Zuzenean jaialdirako Arrosako zolan kanta egin zuenAitor Renteriak, 1998an. Ipar Euskal Herrian asko abesten den kanta da.Hauek dira hitzak:

Arrosako zolan kantu zirimolan,

nahiz eta telebistan ez gaituzten modan,

euskararen garra, lokarri azkarra,

gau ilun honetako gure artizarra

zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez,

oraina ta geroa ez ditaizke berez,

kontzertu honen bidez, musika eztiez,

euskal izen ta izana, betikotz bat bitez!

Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa

gustua galtzea ere zer dugun errexa!

Kendu nahi digute bihotz ta bertute,

izaki klonikoak egin nahi gaituzte;

jo dezagun bada, goraki aldaba

multinazional hoien herria ez gara,

bretoi ta korsikar, kanak ta okzitandar

nor bedera izaiteko har dezagun indar!

Munduko herrien ta irrati libreen

bilgune goxoa guk dugu urtero hemen

uhainen ildoan, asmoak geroan,

elkarren ezagutza daukagu gogoan;

munduko erronkak, herrien borrokak,

bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak,

dantza ta irria, kantuz ilargia,

gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.