Irudia. Gasteiz
Arrosa zuriak «Paroten 39 biktimei»
Arrasaten deiturikoari erantzunez, «Unai Paroten 39 biktimei» omenaldia egin zieten atzo Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan. Denis Itxaso Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak erran zuen martxa bertan behera utzi izanak «agerian» uzten duela «presio sozial eta politikoa tresna ezin hobea» dela «bizikidetza ereiteko» eta «irain mingarri eta bidegabeak» saihesteko. Florencio Dominguez zentroko buruak adierazi zuen «elkarbizitza» presoek «zigorrak betetzearen» eta haien «gizarteratzeko borondatearen araberakoa» izanen dela. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ere presoengan jarri zuen «gizarteratzeko» egin beharreko «urratsen ardura indibiduala». Adierazpenen ondoren arrosa bana utzi zieten panel batean jarririko hildakoen irudiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu