Kepa Arronategi euskal presoa Basauriko espetxera ekarri dute, haren aitaren hiletan izateko. Arronategi 1997an atxilotu zuten, eta 72 urteko zigorra ezarri zioten. Gaur egun, Almeriako espetxean (Espainia) dago, baina azken egunak Bizkaiko espetxean igaro ditu. Atzo, familiarekin egoteko aukera izan zuen, senideek Eako Natxitua auzoan duten etxean. Arronategiri babesa eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratze bat egin zuten etxetik gertu.
Bestalde, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Ruben Villa Sestaoko presoa aske geratuko da, 30.000 euroko bermea ordainduta. 2010ean atxilotu zuten Villa, gazte mugimenduaren aurkako polizia operazio batean.
Arronategi Basaurira ekarri dute, aitaren hiletan izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu