Polizia

Arretazko grebara deitu du Ertzainak Borrokan kolektiboak

Lankideak deitu ditu «arau hauste administratiboen» aurka «gogorrago» lan egitera.

Ertzainen sindikatuen eta Ertzainak Borrokan taldearen protesta Gasteizen, ekainaren 15ean. L. RICO / EFE
jon olano
2023ko uztailaren 5a
19:09
Entzun

Igaro da Frantziako Tourra Euskal Herritik, baina Ertzaintzako sindikatuek eta Ertzainak Borrokan kolektiboak Eusko Jaurlaritzarekin duen gatazka ez da atzean geratu. Atzo, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak azaldu zuen urteko garai honetan ohikoa den baino ertzain gehiago ez zirela lanera agertu, eta zergatia ikertzen ari direla. Ertzaintza Borrokan taldeak, berriz, arretazko greba egitea iradoki du sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

«[Erkorekari] Transmititu nahi diogu profesional handiak izan garela, bagarela eta izango garela. Horregatik, kolektiboa animatu nahi dugu eguneroko zereginekin are finago jokatzera eta are gogorrago jardutera eguneroko lanetan, delituen eta arau hauste administratiboen aurak gogorrago borrokatzeko, gure profesionaltasunaz harro egon daitezen», dio oharrak.

Atzo, ohar batean, sindikatuek kritikatu egin zuten jazotakoaren gainean Jaurlaritzak eginiko balorazioa. Orain beste egun bati begira jarri direla esan zuten: uztailaren 23ko bozetan zer egin aztertzen ari dira. Jaurlaritzari egotzi diote
«bizkarra» ematea ertzainei. Gainera, autoekin karabana bat egingo dute ostiral arratsaldean Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.