Arregik ordezkari lanak egingo ditu Covite elkartean
GASTEIZ. Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia Covite ETAren biktimen elkarteko ordezkaria izango da Espainiako Gobernuaren aurrean. Elkarteko presidente Consuelo Ordoñezekin batera parte hartuko du gaur Oroimenerako Zentroaren harira Barne Ministerioan izango duten bileran. Azkenaldian okertu egin dira Coviteren eta Madrilgo gobernuaren arteko harremanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu