DONOSTIA. Autopsia egin diete piztutako auto baten barruan herenegun Arrasaten (Gipuzkoa) hilik agertu ziren bi gazteen gorpuei, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du hilotzek ez dutela indarkeria arrastorik. Lehen zantzuek ere hori adierazi zuten. Ertzaintza ikertzen ari da ea karbono monoxidoa arnasteagatik hil ote ziren, eta hipotesi hori aztertzen ari dira hilik topatu zituztenean autoa piztuta zegoelako.
Hildakoak 29 urteko emakumezko bat eta 25 urteko gizonezko bat dira. Arrasatekoak bertakoak ziren, Musakola auzokoak. Emakumezkoaren ingurukoek Efe berri agentziari jakinarazi diotenez, lagunak ziren biak.
Ezbeharra herenegun goizean gertatu zen. Autoaren ondotik igaro zen pertsona batek SOS Deietara deitu zuen, ohartarazteko bi pertsona korderik gabe zeudela auto batenbarruan.
Arrasateko gazteak intoxikatuta hil ziren ari dira aztertzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu