Arraiz ez da aurkeztuko, berriei bide emateko

2016ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak ez du bere burua aurkeztuko alderdiaren zuzendaritza berrirako.

Arraizen esanetan, «estrategia berria guztiz garatzeko» garaia da. «Birsortzetik egin behar dugu, ideien eta egiteko moduen berritzetik». Sorturen estrategia «oxigenatzeko», zuzendaritzak «aurpegi» eta «belaunaldi» berriei bide eman behar die, Arraizen iritziz. «Jende berria sartzeko, beste batzuk modu naturalean baztertu behar dira». Arraizek politikan «parte hartzen» jarraituko du.

Sortuk Batzar Nazionalera deitu du uztailaren 2rako, «birsortze» prozesua abiatzeko.

Bestalde, Espainiako Estatuaren abokatuak 16.000 euroko isuna eskatu dio Arraizi, 2015ean Guardia Zibilari «xake mate» egin behar zitzaiola esanda hura iraindu zuelakoan. EAEko fiskaltzak kasua artxibatzeko eskatu zuen maiatzaren 15ean, deliturik ez zegoela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.