Arkaitzerrekan izandako kutsapena duela bi urtekoa baino larriagotzat jo dute
USURBIL. Duela bi aste Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan izandako kutsapena orain bi urte erreka berean izandakoa baino larriagoa izan zela ohartarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Usurbilgo Udalak eta EAMk hartutako laginetan kutsadura arrasto «kezkagarriak» topatu dituzte. Era berean, GuraSOSek jakinarazi du Gipuzkoako ingurumen fiskalak diligentziak abiatu dituela auzia ikertzeko; Guardia Zibilaren Seprona taldeak hartu ditu bere gain, eta laginak jaso dituzte egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu