Euskara

Arizonako euskalduna bisitan

Lazkaoko Maizpide euskaltegian euskara ikastaroa egin du duela 31 urte ere egon zen estatubatuar batek, Christopher Rosebrookek. Ez du hizkuntza galdu bien bitartean.

jarraia216231.jpg
2022ko uztailaren 21a
12:00
Entzun

Uztaileko lehendabiziko hamabostaldian, iraganera itzulita bezala ibili da Lazkaon Christopher Rosebrook. Bertso-triki poteoan, antzerkia ikusten, eta, batez ere, Maizpide euskaltegian lehenago ere maila onekoa zeukan euskara lantzen. Ondo ezagutzen du herria, eta bertako lagun askorekin gogoratzen da. 1991n, duela 31 urte, bost hilabete igaro baitzituen. Berriro itzultzea erabaki du, euskararen deiak erakarrita.p>

AEBetako Iowa estatuko Des Moines hirian jaioa da, eta Roslyn Frank irakasle euskaltzaleak aurkeztu zion euskara, gaztea zela. Euskararen xerkan, Euskal Herrira itzuli zen.p>

«Unibertsitatean Filologia Hispanikoa bukatzen ari nintzen. Txikitatik ikasi nuen gaztelania, baina ez nintzen inoiz gaztelaniaz hitz egiten duen herri batean bizi izan, eta nahi nuen, praktikatzeko eta erdara hobetzeko. Nire irakasle bat oso euskaltzalea zen, eta Euskal Herrira etortzeko esan zidan», gogoratu du Christopher Rosebrookek, Maizpideko liburutegian.

(Jarraitu irakurtzen'Goierriko Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.