Iberdrolak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean duen kutxatilan piztu da sua, goizeko ordubatak inguruan, zirkuitu labur baten ondorioz. Ondorioz, Gasteizko Alde Zaharra argindarrik gabe geratu da, zehazki, 5.240 bezero.
Iberdrolako iturriek agertu dutenez, oso epe laburrean, hiru minuturen buruan, haien erdiei argia ematea lortu dute. Ordu eta erdira, berriz, kaltetutako bezeroen %89k bazuen argi zerbitzua. Hala ere, goizeko bederatzietan 425 bezero argirik gabe zeuden oraindik.
Suhiltzaileek, berriz, 03:30 aldera lortu dute sua mendean hartzea, Iberdrolako teknikari batek argindar fluxua etetea lortu eta gero.
Suteak zenbateko kalteak eragin dituen ez du jakinarazi oraindik Iberdrolak. Goizean goizetik suak egindako kalte guztiak konpontzeko lanean ari direla azaldu dute.
Sutea
Argindarrik gabe egon da Gasteizko Alde Zaharra, sute baten ondorioz
Iberdrolaren elektrizitate kutxatila batean izan den suteak argindarrik gabe utzi du Gasteizko Alde Zaharra. Hasieran, goizaldeko ordubatak aldera, 5.240 bezero utzi ditu argirik gabe. Hala ere, hiru minutuan haien erdiei argindarra ematea lortu du Iberdrolak, baina goizeko bederatzietan 425 bezero zerbitzurik gabe ziren oraindik. Suhiltzaileek bi ordu eta erdi behar izan dituzte sua menpean hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu