Aretxabaletako 25 urteko gazte bat moto istripuz hil da Vietnamen

2023ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
ARETXABALETA. Aretxabaletako (Gipuzkoa) 25 urteko gazte bat moto istripuz hil da Vietnamen. Gaztea bakarrik bidaiatzen ari zen motorrean Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen. Espainiako Atzerri Ministerioak gaztearen heriotza baieztatu du, eta esan du Vietnamen duen enbaxada harremanetan jarri dela hildakoaren sendiarekin. Aretxabaletako Udalak laguntza eskaini dio familiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.