Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ohartarazi du euskal presoekin «irtenbide kolektiborik ez dela izango». Preso bakoitzak bere «bidea» egin beharko du, banaka, espetxe onurak lortu ahal izateko. Punto Radion elkarrizketa egin diote, eta han esan du nahiz eta ETAk armak utzi espetxe politika «zuhurtasunez» aplikatu behar dela.
Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatuko dituztela ere iradoki du; «gerturatzeko politika progresiboa» jarri behar da martxan, haren esanetan. Aresek argi dauka presoen gaian alderdi guztien oniritziarekin aritu behar dela, baina «inolaz ere ez da egongo amnistiarik, ez irtenbide kolektiborik», esan du.
Ezker abertzaleari ere mintzo zaio Ares, esanez, «presoak ez engainatzeko». Espetxeetan itxaropen faltsurik ez sortzeko ohartarazi die.
Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak ere hitz egin du euskal presoei buruz. Presoekin hartu beharreko jarrera ETAren desagertzeak baldintzatuko du, haren irudiko. Erakunde armatua desegiten bada, «armak entregatzen baditu eta gehiago ez dela existituko bermeak baldin badaude» orduan legea ezarri behar dela uste du.
Aresek ohartarazi du presoekin ez dela «irtenbide kolektiborik» izango
«Gerturatzeko politika progresiboa» martxan jarri behar dela uste du Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu