PSE-ren jardunaldiak

Ares: "Gaur egun, ETA bere burua zuritzeko lanetan ari da"

PSE-EEko gazteek antolatuta, Memoria eta elkarbizitza Euskadin jardunaldiak egiten ari dira asteburuan Donostian. Han izan da Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne sailburu izandakoa.

Rodolfo Ares sailburu ohia, artxiboko irudi batean. SERGIO BARRENECHEA, EFE
2017ko otsailaren 18a
17:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Gatazkaren inguruko "kontakizunean" hizkuntzak duen garrantzia nabarmendu du Rodolfo Aresek, 2009 eta 2012 bitartean Jaurlaritzako Barne sailburu izandakoak, eta "borroka" hori irabazteko kalera irteteko aholkatu die Donostiako Miramar jauregian egiten ari diren Memoria eta elkarbizitza Euskadin jardunaldietara joan direnei. "Indarkeria terrorista egon zen garaian jende batek hil eta estortsionatu egiten zuen. Beste batzuek aurre egiten zieten. Horregatik da garrantzitsua kontakizuna eraikitzea, belaunaldi berriek uler dezaten terrorismoa ezin dela zuritu", esan du Rodolfo Aresek.

Bide batez, buruzagi sozialistak ohartarazi du "bere burua zuritzeko lanetan" eta presoak "batuta mantentzeko ahaleginean" ari dela orain ETA. "Gaur hemen bizkarzainik gabe egon zaitezkete eta parte zaharrean zerbait hartu zenezakete Jose Luis Rodriguez Zapateoren gobernuen lanari esker. Baina ez dugu ahaztu behar, eta, horretarako, oinarrizkoa da biktimek hezkuntzan ere presentzia izatea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.