Euskal lurralde elkargoa gehiengo plural eta zabal batek eramaten duen garai honetan, «arduraz jokatzeko» eskatu diote Alderdi Sozialistari Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta EA alderdiek. «Euskal Herriaren onarpen borondatea aintzat ez hartzea eskandalagarria eta ulertezina litzateke», alderdi abertzaleen arabera. Are gehiago, bake prozesuaren testuinguruan, «borroka armatuaren aitzakiarik ez delarik gehiago existitzen». Mezu hori eman zuten atzo Xabi Larraldek, Pello Etxeberri-Aintzartek, Argitxu Nobliak, Daniel Olzomendik, Alain Iriartek eta Jakes Abeberrik.
Euskal Herritik egin onarpen gogoa «entzuteko eta errespetatzeko» eskatu zieten ozenki ordezkari sozialistei. Parean, aldarrikapenaren inguruko adostasun orokorra biltzen segitu behar dela esan zuen Etxeberri-Aintzartek: «Ez da momentua alderdikerietan aritzeko, herri honen interesak lehenetsi behar ditugu».
Abertzaleen iduriko, ezagupen instituzionala gauzatzeko aukera dute sozialistek, jakinda gehiengoa dutela gaur egun, izan gobernuan, Senatuan, Legebiltzarrean edota tokiko batzarretan.
1981ekoa berriz gerta ez dadin
Pilota sozialisten eskuetan dagola erranik, ezagupen instituzionalik ez emateak «sekulako desilusioa eta alimaleko ondorioak» ekarriko lituzkeela adierazi zuen Iriartek. «Sasi tresna batekin erantzungo balute, erran nahi luke ondoko belaunaldiei transmitituko geniokeela duela 30 urte bizi izan genuen frustrazioa», zioen Nobliak. Hain zuzen, gogoan dute 1981ean sozialistek hala hitzeman arren inoiz ez zutela eman euskal departamendua: «1981ean gertatutakoa berriz bizitzea ezin onartuzkoa litzateke».
Ezagupenik ez emateak, Ipar Euskal Herriko agertoki politikoa «ataka gaiztoan» kokatuko lukeela gehitu zuen, zehaztuz «bizitako frustrazioa ondoko belaunaldiei transmititzeaz gain, aldaketa sozial eta politikoa eraikitzea ezinezkoa bilakatuko lukeelako, luze gabe».
«Arduraz» jokatzeko eskatu diote sozialistei
Bake prozesua martxan dela eta, ezagupenik ez emateak «ezin ulertua» lekarkeela diote ABk, Batasunak eta EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu