Arbonan salmentan diren lurretako etxea okupatu dute
ARBONA. Arbonako (Lapurdi) laborantza lur batzuen salmenta espekulatiboa oztopatu nahian, ELBko eta Lurzaindiko kideek eremu horretan dagoen etxebizitza okupatu zuten atzo arratsaldean. Okupazioa leloa zeraman pankarta bat eskuan zutela, dozenaka herritar eraikinean sartu ziren, gaua han igarotzeko asmoz. Manifestariek saltzailearen abokatuen bulegoa ere okupatu zuten goizean, eta notarioarengana jo zuten arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu