Arbonako salmenta salatzeko notarioaren bulegora sartu dira

Hamabi hektarea laborantza lur saldu ditu jabeak, 200.000 euroan. Prezio «espekulatiboa» gaitzetsi dute

2022ko irailaren 30a
00:00
Entzun
ARBONA. Arbonako Berrueta eremuko lur eremua osoki saltzea kausitu du jabeak: egoera salatzeko aferaz arduratu den notarioaren bulegoan sartu ziren ELBko eta Lurzaindiko kideak atzo. Izan ere, bi zatitan banatu du ondasuna jabeak. Lehenik, etxea, bazterreko bastizak eta lau hektarea lur hiru milioi eurotan saldu zizkion Parisko bikote bati. Orduan, jadanik, salmentaren prezio «espekulatiboa» salatu zuten ELBk eta Lurzaindiak. Orain, Berruetako gainerako hamabi hektareak saldu ditu, 200.000 eurotan. «16.000 eurotan saldu du laborantza lur hektarea; zinez espekulatzailea da prezioa», salatu du ELBk. Uste dute «jukutria» horren bidez, SAFER egiturak eskua hartzeko duen gaitasuna saihestu duela jabeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.