Arartekoak ontzat jo du espetxeetan egindako jarduna

2023ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arartekoak ontzat jo ditu espetxeen eskumena eskualdatu zenetik Eusko Jaurlaritzak egindako urratsak, eta bide horretatik jarraitzeko aholkatu dio, «pertsonaren duintasuna, espetxealdia murriztea, erkidegoan gizarteratzea, ikuspegi errestauratiboa eta haurren eta generoaren ikuspegia gehitzea» xedetzat ezarrita. Halaber, espetxeetako erregimen itxia «salbuespen» izatea onetsi du, eta bide horretan administrazioak emandako pausoak txalotu ditu.

ELA, CCOO eta CSIF sindikatuak, aldiz, ez daude pozik espetxeetako langileek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duten lan egoerarekin, eta iragarri dute greba deialdia egiteko aukera aztertzen ari direla Eusko Jaurlaritzak negoziazio mahaira deitzen ez badu lan baldintzen inguruan eztabaidatzeko.

Sindikatuek esan dutenez, langileak «nazkaturik» daude, eta «legez kanpoko aparteko orduak» egin behar dituzte oporrak hartu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.