Irailaren 28an egingo du Nafarroako Aralarrek Politika konferentzia, eta orduan berrituko ditu zuzendaritza organoak. Hurrengo bi urteetarako ildo politikoa zehaztuko du ere bai. Kongresuak makina bat berrikuntza eragingo ditu. Adibidez, militanteek lurraldeko koordinatzaile nagusia aukeratuko dute, alderdiko zuzendaritza, Kontrol Ekonomikoaren Batzordeko ordezkaria eta Nafarroan alderdiaren bermeak ziurtatzen dituen ordezkaria.
Aritz Romeo Nafarroako koordinatzailearen arabera, ildo politikoak egoera ekonomikoaren azterketa egingo du, lehenik eta behin, eta bigarrenik, Nafarroako politika aldatzeko gakoak aurkeztuko ditu. Aldaketa «ezkerretik» bultzatuko duela esan du.
Aralarrek Nafarroako zuzendaritza berrituko du irailean
Politika konferentzia egingo du, eta bertan zehaztuko du hurrengo bi urteetarako ildo politikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu