Alderdiaren VI. biltzarrari ekingo dio gaur Aralarrek, Bilbon. Itsas museoan bilduko dira afiliatuak, goizez eta arratsaldez, ateak itxita. Zuzendaritzak prestaturiko estatutu berriei eta txosten politikoari afiliatuek egindako zuzenketak bozkatuko dituzte.
Denera, 181 zuzenketa aurkeztu dituzte. Haietatik 110 adostu egin ditu zuzendaritzak, 29 erretiratu egin dira eta 42 daude adostu gabe. 42 haietatik bat osoko zuzenketa da, estatutuei buruzkoa: Nafarroako Aralarren erabaki ahalmena desagertu egingo dela uste dute izenpetzaileek —Txentxo Jimenezek eta beste 11 afiliatuk—.
Gaur zortzi, Iruñean, estatutuak eta txosten politikoa bozkatuko dituzte, eta zuzendaritza aukeratuko dute. Ohorezko presidentearen eta idazkari nagusiaren karguak sortzea proposatu du zuzendaritzak.
Aralarrek gaur zuzenketak bozkatuko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu