Aralarko parke naturaleko suteak 25 hektarea erre ditu

Aralar Bizirik plataforma ekologistak salatu du hegaztientzako babes handiko eremu bat erre duela suak, eta adituen arabera nahita piztu dutela.

Aralarko parajeak, erreta. ZALDIBIAKO UDALA
jon ordonez garmendia
2022ko ekainaren 20a
10:42
Entzun

Gipuzkoako Arastortz mendian, Aralako parke naturalean, larunbatean piztu zen suteak pizturik jarraitzen zuen atzo arratsaldean, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez, baina 19:00etan kontrolpean zutela jakinarazi zuen. Hala ere, egoera ezegonkorra izanik, erne jarraituko zutela gaineratu zuen. Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean piztu zen, eta 25 hektarea erre zituen, parke naturalean eta inguruetan.

Hasieran uste bazuten ere larunbat gauean kontrolpean hartu zutela, atzo goizean ikusi zuten zenbait lekutan sua dagoela oraindik. Aldundiak esan zuen ez direla batere leku errazak iristeko, baina urarekin iristen lortzen ari direla. Basozainak eta Gipuzkoako suhiltzaileak aritu dira lanean.

«Erretako eremuari dagokionez, lehen ikuskapenen arabera, inguru horretako harkaiztiak, otadiak, eta landaketa eta hostozabalen zenbait baso –batez ere azpiko landaretza– hondatu ditu suak, Aralarko parke naturalean eta mugetan. Esan bezala, 25 hektareatik gora», adierazi du Gipuzkoako Aldundiak.

Aralar Bizirik elkarteak salatu du hegaztientzako babes handiko eremu bat erre duela suak, eta jakinarazi du adituen arabera nahita piztu zela sua. «Eta guk galdetzen dugu, natur parkean izan bada, atzotik genioena eta komunikabide gehienek ukatu dutena, non dago Foru Aldundiko Natur Parkeetako arduraduna, ezer esan gabe, bere ardura natur parkeen kudeaketa bada?». Sua itzaltzeko lanetan suhiltzaile bat zauritu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.