Ezohiko agertokian, Aralarko parke naturaleko Errekabeltzeko langan (Ataun) aurkeztu zituen herenegun Landarlan ingurumen elkarteak entitatea "modu jasangarrian kudeatzeko" proposamenak. Parke naturalaren Gipuzkoako bi sarbide ofizialetako bat da Errekabeltz, eta talde ekologistak egin duen eskakizun jakin bat irudikatzeko ere baliatu dute: Aralar parke naturalerako sarbideak itxita egon daitezela, baimenduek soilik irekitzeko moduan.
Hala, 18 proposamen luzatu ditu Landarlanek, lau multzotan bereizita: Aralarko egitura administratiboa hobetzeko edo aldatzeko iradokizunak; basoak kudeatzeko proposamenak; larreen kudeaketarakoak. Eta ingu- rumena zaintzeko jarduera zehatz bat: urtean behin, Aralarko koba edo leize bat garbitzeko eskaria, «hondakindegi» bezala erabiltzen baitira hainbat.
(Irakurri artikulua osorik, Goierriko Hitza-n)