MUNDUA

Arafat pozoituta hil zela zabaldu du Al Jazeerak

Al Jazeerak, Lausanako Unibertsitateko Ospitalako Radiofisika Institutuari agindutako ikerketaren arabera, polonio 210 sustantzia erradioaktiboa aurkitu dute Jasser Arafaten arropetan. 

2012ko uztailaren 4a
20:06
Entzun

Lausanako (Suitza) Unibertsitateko Ospitaleko Radiofisika Institutuak, Al Jazeerak agindurik, Jasser Arafaten heriotzaren arrazoiak argitzeko ikerketa bat burutu du bederatzi hilabetez. Horren emaitza atzo eman zuten argitara eta badirudi, buruzagi palestinarra polonio 210 sustantzia erradioaktiboaz pozoituta hil zela. 

Ikerlana burutu ahal izateko, Arafaten arropa, hortzetako eskuila eta bere kufiya (zapi palestinarra) aztertu dituzte. "Horietan, polonio 210 maila altu eta azalezinak aurkitu ditugula konfirmatu dezaket”, esan du François Bochud Lusana Ospitaleko Radiofisika Institutuko zuzendariak. Al Jazeeraren arabera, aurkitutako polonio 210 mailak, ikerketan alderatzeko hartutako ausazko laginetan baino hamar bider altuagoak dira.

Suha Arafatek, buruzagi palestinarren alargunak, gorpua lurpetik atera dezatela eskatu du, polonio 210 arrastorik dagoen aztertu dezaten. Era berean, Palestinako Aginte Nazionalak Arafaten heriotzaren arrazoia argitzeko nazioarteko komisio baten sorrera eskatuko du, eta Mahmud Abbas Palestinako presidenteak gaineratu du ez duela ikerketaren bidean "inolako oztoporik" jarriko.  

Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente zena 2004ko azaroaren 11an hil zen Parisen eta, hasieratik espekulatu da bere heriotzaren arrazoien inguruan. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.