Lanpostua araban duen guardia zibil batek herritar bat jipoitu zuen, joan den igandean, Ezkarain (Errioxa, Espainia), eta erasoa jasan zuen laguna ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zuten guardia zibilak eragin zizkion zauriengatik. Zauritutako laguna magrebiarra da eta, Errioxako Nuevecuatrouno agerkariak azaldu duenez, guardia zibilak irain arrazistak zuzendu zizkion jipoia ematen ari zitzaion bitartean.
Jose Ignacio Perez Saenz Espainiako Gobernuaren Errioxako ordezkariak baieztatu du erasotzaileak Araban egiten duela lan, eta lurralde horretako epaitegiek argitu beharko ditutela gertakarien ardurak.