euskara

Araban doa Korrika ibilbideko kilometro erdiak egiteko bidean

Lizarran jendetza bildu da euskararen alde korrika egitera, antolatzaileen arabera, 2.000 lagunetik gora.

2009ko martxoaren 31
19:04
Entzun
Nafarroan jende ugari aritu da korrika, baina bereziki aipatzekoa da Lizarrako parte hartzea. Antolatzaileen arabera, 2.000 pertsona baino gehiago aritu dira korrika.

Jada Araban doa Korrika eta laster ibilbidearen erdia egingo dute. 21:00ak inguruan izango da hori eta hori ospatzeko txanpaina prest dutela adierazi dute. Araban 20 edo 25 pertsona inguruko taldeak aritu dira korrika. Herri batetik bestera kilometro asko daudela kontutan hartzen bada, pertsona talde horien parte hartzea nabarmentzekoa da.

Goizean Tafallan izan da Korrika. Bertan hiriko kale estuetatik igaro da euskararen aldeko martxan. Tafalla atzean utzi ondoren, Berbintzanara heldu dira korrikalariak. Bertan, Koxka enpresako langileek eraman dute lekukoa. Izan ere, enpresa horretako hainbat langile kaleratu egin zituzten eta ondorioz, hainbat greba egin dituzte egoera salatzeko.

Larragarako bidean, antzerki talde bateko partaideak batu dira Korrikara eta beraz, hainbat jende disfrazatuta aritu dira Korrikako giroa alaitzen. Horiez gain, haurrak ere izan dira Larragarako bideko protagonistak.

Ondoren, Larragan, Ahaztuak elkarteko kideek hartu dute lekukoa. Izan ere, gaurko egunez 17 pertsona fusilatu zituzten gerra zibilean. Ahaztuak 1936-1977 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan estatu-kolpeak, errepresioak eta erregimen frankistak eragin zituen biktimen aldeko elkartea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.