Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen alegazioak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko maiatzaren 29a
12:36
Entzun

De Miguel ustelkeria auziaren buruak, Alfredo de Miguelek, gertuago du espetxea. Arabako Lurralde Auzitegiak ez dizkio onartu aurkeztuak zituen alegazioak, eta agindu du zigorra bete eta kartzelan sartu beharko duela. Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiari hamabi urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina gehienez bederatzi urtean egongo da kartzelan. Dena dela, auzitegiaren erabakia ez da irmoa, eta hiru eguneko epea eman diote erregu helegitea ipintzeko.

Kondenatuak Espainiako Zigor Kodeko 80. artikulua aplikatzeko eskatua zuen, espetxe zigorrak bertan behera uzteari buruzkoa. Zenbait arrazoirengatik ez diote eskaera onartu: delituetako batengatik bi urte baino gehiagoko zigorra jarri diotelako, kasuak «alarma sozial handia» sortu duelako, «bera zelako tramaren burua» eta haren egoera pertsonalean ez dagoela kartzelan ez sartzea justifikatzen duen «aparteko arrazoirik».

De Miguelek indultu partzial bat eskatuta dauka, baina aparte tramitatzen ari dira. Gaurko autoan auzitegiak aurreratu du eskari horrek «arrakasta eskasa» izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.