Arabako kartzelako langileen mediku baimenak aztertuko ditu epaitegi batek

Lan geldialdien gorakada bat sumatu dute espetxeko arduradunek, eta horren atzean «ezkutuko greba bat» dagoela uste dute.

Araba kartzela, Iruña Okan (Araba), artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Araba kartzela, Iruña Okan (Araba), artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2024ko abenduaren 19a
20:30
Entzun

Arabako kartzelako langileak «ezkutuko greba» egiten ari diren ala ez ikertu beharko du Guardiako epaitegiak (Araba). Espetxe Zaintzako Bilboko epaitegiak egin dio eskaera. Izan ere, azkenaldian lan geldialdien gorakada bat sumatu dute «aldi baterako ezintasunagatik», eta oinarrizko zerbitzuak eten behar izan dituzte espetxean. Arduradunek uste dute ezkutuko greba bat dagoela geldialdi horien guztien gibelean.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eman du prozeduraren berri. Arabako espetxeko zuzendariak egindako hainbat txosten jaso ditu Espetxe Zaintzako Bilboko epaitegiak. Horietan adierazten du giza baliabiderik gabe gelditu direla, «bat bateko arrazoiak» direla eta.

Txosten horien arabera, langileen artean ez da greba deialdi formalik izan, baina ahozko adostasunez aritu dira, lan baldintzen inguruko negoziazioen testuinguruan.

Sortutako egoera «jasanezina, onartezina eta kezkagarria» dela ebatzi du Espetxe Zaintzako epaileak, eta ezkutuko greba dagoela ebazteko nahiko datu dagoela iritzi dio. Horrek presoen eskubideak urratzea ekarri duela uste du.

Jaurlaritzak lan poltsa ireki du egoerari aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.