Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez, Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe batek salaketa jarri zuen joan den astelehenean sexu abusuengatik. Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaileen esku dago.
EITBren arabera, bere hezitzailea da salatutakoa, eta abuztuan izan zen erasoa. Azaldu dutenez, bere postutik kendu dute hezitzailea, eta kaleratzeko espedientea zabaldu diote.