Alderdiak

Arabako C's-koak izandako sei kidek izena eman dute PPn

C's-ek, berriz, nabarmendu du sei kide horiek aspaldi bota zituztela alderditik, eta albistea ez dela «berria».

PPko Carlos Iturgaitz, PP-C's koalizioaren ekitaldi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko martxoaren 15a
14:50
Entzun

Badirudi Espainiako eskuina astintzen ari den krisia Euskal Herrira ere iristen ari dela. Arabako Ciudadanos alderdiko kide izandako sei militante ohik izena eman dute Alderdi Popularrean, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko presidente Carlos Iturgaitzek harrera egin die sare sozialetan: «Ongi etorri zuen etxera», esan die. Bi alderdiek koalizioa osatu zuten Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan, eta elkarrekin dihardute erakunde horretan.

Alderdi batetik bestera joandakoen artean daude Javier Gomez Calvo dago, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako C's-ko Antolakuntza idazkari izandakoa, alderditik aspaldi kanporatu zuena, eta hura egotzi zutenean alderditik atera ziren Arabako zuzendaritzako beste bost kide. Horien artean, Iñaki Sanchez Lopez Davalillo Gasteizko alkategai izandakoa eta Miguel Leal Espainiako Kongresurako zerrendaburu izandakoa.

Ciudadanos alderdiko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gaur egungo koordinatzaile Jose Manuel Gilek garrantzia kendu dio gertatutakoari. Esan duenez, sei kide ohi horiek aspaldi utzi zioten alderdiko militante izateari, eta Javier Gomezek, esaterako, PPren ekitaldietan parte hartu du lehenago ere: «Ez dira gure alderdiko kide eta nahi dutena egiteko libre dira. Hori ez da albistea, hori zaharra da», esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.