Araba Euskaraz eta BERRIA lankidetza betean ari dira

Ekainaren 16an izango da Arabako ikastolen festa, Olarizun; BERRIA jaiaren parte izan da aurreko urratsetan, eta egunean bertan ere hantxe izango da.

Ainara Lasa Perez eta Unai Mendizabal Elezkano akordioa sinatzen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Ainara Lasa Perez eta Unai Mendizabal Elezkano akordioa sinatzen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
arantxa iraola
2024ko ekainaren 3a
14:35
Entzun

Lankidetza hitzarmena izenpetu dute Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileek eta BERRIAk. Ekainaren 16an izango da Arabako ikastolen festa, Gasteizen, Olarizun, Mugaezin leloaren inguruan ardaztuta. Hezkuntzaren arloko beste hainbat dinamikatan ere egin duen eran, BERRIA jai honen parte eta eragile izan da aurreko urratsetan, eta egunean bertan ere hantxe izango da. Jaiaren babesleetako bat da.

BERRIA hezkuntza eragileekin harremanak sendotzeko ahalegin betean dabil, «euskaraz bizitzeko ekosistema irudikatzeko helburuan» bat egiten duten neurrian. Aliantza horiek berebiziko garrantzia dutela uste du.

Horiek horrela, BERRIAk gune propioa izango du festan; han ekitaldi klase ugari egingo dira Araba Euskaraz-era joaten diren euskaltzaleen gozagarri, eta, besteak beste, Miren Arandia ilusionistaren emanaldia eskainiko dute. Maiatzaren 18an egin zuten Mugaezin eguna, eta hara ere Mantangorri eskulan tailerra eta Pontx pailazoaren ikuskizuna eraman zituen BERRIAk.

Jaiari buruzko publizitate eta merchandising eskaintzetara begira ere hitzartu dituzte lankidetza akordioaren zehaztasunak.

BERRIAko marketin arduradun Ainara Lasa Perezek eta Arabako Ikastolen Elkarteko Unai Mendizabal Elezkanok izenpetu dute akordioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.