Gipuzkoa eta Bizkaia kostaldeko apo lasterkaria uste baino mehatxatuago dago Aranzadi Zientzia Elkarteak jakinarazi duenez. Apo lasterkariaren ikerketa genetikoa egin dute, eta emaitzek erakutsi dute, espezieari iraunarazi nahi bazaio, beharrezkoa dela kudeaketa plana egitea .
Araban, Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden apo lasterkarien azterketa genetikoa egin du Aranzadik. Kostaldeko eta barnealdeko populazioen geneak erkatu dituzte, eta ezberdinak direla ondorioztatu dute. Gipuzkoako eta Bizkaiko aleak leinu ezberdinetakoak eta espeziearen barnean bakarrak direla ere jakin du ikerketa genetikoari esker.
Gipuzkoan, Txingudiko badian Jaizubian, Zubietan, Plaiaundin, Kostorbealden, Osinbiribilen eta Arbesen bizi dira apoak. Azken urteetan egindako ekimenekin espeziea mantentzea eta ale batzuk jaiotzea lortu badute ere, desagertzeko arriskuan daude. Bizkaian, Azkorriko hondartzan daude apoak, eta are mehatxatuagoak daude, isolatuta bizi direlako. Etorkizunean, plan urbanistikoak medio, apo taldeak euren artean isolatuagoak egongo direla uste du Aranzadik.
Sakabanaketak eta berezitasun genetikoek espeziea iraunaraztea zailtzen dute. Horregatik, kudeaketa planarekin espeziea desagertzea saihestu nahi dute. Gipuzkoan, ugalketa tokiak konektatuta mantentzea da xedea, eta Bizkaian, ale gehiago jaiotzea lortzea eta habitatak ondo prestatzea.
Apo lasterkaria uste baino mehatxatuago dagoela dio Aranzadik
Kostaldeko apoa oso berezia da genetikoki eta horrek espeziearen iraupena zailtzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu